XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pako Kalonje eta Xanti Mendikute andoaindarra, biak oso lagunak ziran, eta guk ere etxekoa balitz bezela genduan Xanti eta noiznai artzen genuan Igeldorako bidea.

Garai artan ni Aieten Oriamendiko ur-deposituaren arduradun nintzanez, neregana etortzen zan, eta lendabizi: - Arratsalde on, Sebastian! - Kaixo, Xanti! Berdin!. Berak: -Zer: lan asko al dago edo?. Nik: - Bai. Lanez ondo gabiltza. Zerbait nai al zenduan, Xanti?

- Bai. Joateko moduan bazera, sagardo pixka bat probatuko genduke Barkaiztegin, edo Ernanin Alberronean, edo Igeldon Pakonean.

Sagardotegi batean baiño geiagotan ibili izan geranez, Igeldorako bidea maizago artuko genduan. Arratsaldean zazpiretatik aurrera asten da jendea sagardo probaketan; baiña gu, Xanti eta biok, seirak alderako joaten giñan.

Pako bera geienetan lan askorekin ibiltzen zan, eta sagardotegiko giltza ematen zion Xantiri, esanez:

- Lan asko zeukat eta badakizute etxeko berri, eta proba itzazute sagardoak. Baina ez dedilla beste iñor sartu zazpirak arte.

Alaxe, sartzen ginan sagardotegian, atea ixten genduan barrengo aldetik, eta basoak artu eskuetan eta lenengo kupeletik asten ginan sagardoa probatzen. Gero bestea eta urrengoa, eta alaxe jira osoa ematen genion kupelategiari; eta, naiz kupela danetan sagardo ona egon, konturatzen giñan onentxoena zein kupeletan zegoan.